Baztanen igaro dute asteburua Arrankudiaga-Zolloko Matxinkorta mendi taldekoek. Urriaren 22an, larunbatean, atera ziren herriko plazatik, eta 14:00etan abiatu ziren Nafarroako bailarara. Hala, 16:30ean ekin zioten ibilaldi txikiari. Zehazki, Xorroxingo ur-jauzira joan ziren, 7.2 kilometroko ibilbidea eginez. Ostean, aterpetxean afaldu zuten, igande goizean zeharkaldia egiteko asmoarekin.
Ohiturari jarraiki, ibilaldi luzea eta laburra proposatu zioten elkartetik mendizale orori. Hala, Saioatik Okolinera eta Zuriainera jo zuten zeharkaldi luzea hautatu zutenek, 13.9 kilometroko ibilbidea burutzeko, 770 metroko desnibelarekin. .
Sare sozialetan azaldu dutenez, zirkuitu laburrak 6.1 kilometro barne hartu zituen, 420 metroko desniblearekin. Hain zuzen, Artesiagatik Saioara joan ziren partaide horiek. Arrankudiaga-Zolloko traila izango da elkarteko hurrengo ekimena, azaroaren 5ean jokatuko dena.
Argazkiak: Matxinkorta Mendi Taldea