198 korrikalari batu ditu Arrankudiaga-Zolloko Trailak

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko aza. 6a, 07:17

Txakur krosa, umeena eta bi trail lasterketa barne hartu ditu 2022ko Arrankudiaga-Zollo Trailak. Atzo arratsaldean izan zen proba nagusia, eta ia 200 lagunek hartu zuten parte. Txakur krosean eta umeen zirkuituan beste 210 kide atera ziren korrika.

Korrika egiteko eguna izan zuten atzo Arrankudiaga-Zollon. Pandemiako etenaldiaren ondotik, trail lasterketaren ekimena berreskuratu dute, eta ez edonola gainera. Izan ere, arratsaldeko proba zena, egun osoko egitarau bilakatu dute.  Hain zuzen, 10:00etan txakurkrosa egin zuten bigarrenez, eta Euskadiko ligarako puntuagarria izan zen gainera. 12:30ean, berriz umeentzat krosa atondu zuten Iberlandan. 

Proba nagusia, baina, 15:30ean izan zen: Arrankudiaga-Zolloko Traila. Bi ibilbide proposatu zituzten antolatzaileek, 16 kilometrokoa eta 6.5 kilometrokoa. Hala, trail luzean eta laburrean ia 200 lagunek hartu zuten parte. Antolatzaileek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, 132 lagun elkartu zituen zirkuitu handiak, eta 66 motzak. "Txakurkrosean 90 pertsona batu dira, eta umeen txandan ia 130 lagun", azpimarratu dute. Guztira, beraz, 320 herritar baino gehiagok eman zuten izena.

Kirolariek ez ezik, kantuzaleek ere izan zuten gozatzeko parada, Inguma taldearen kalejira egon baitzen herrian barrena arratsaldean, eta Txondor gaztetxean The Ganorabakos taldearen emanaldia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide