Hainbat datu eskaini zituzten hitzaldian Gorbeialdeko teknikariek eta herritar taldea batu zen ekimenera.
Iaz egin bezala, Arrankudiaga-Zolloko Udalak finantzatutako produktuak eta tranpak banatu zituzten parte-hartzaileen artean.
Udalerrian liztor asiarraren kabi kopurua 2020tik jaitsi bada ere, Gorbeialdeko kideek azpimarratu zuten datu hori erlatibizatu behar dela: "2020an arazo honi lotutako sentsibilitatea une gorenean zegoen, baina orain jendeak soilik informatzen du bere etxe alboan ikusten baditu".
Horrela, antolatzaileek gogoratu zuten garrantzitsua dela mendian edo ibai ertzeetan ikusten diren kabien berri ere ematea, erretiratu ahal izateko.
Argazkiak: Txomin Egiluz