Arrankudiaga-Zolloko EAJk zabaldu berri du bere zerrenda maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako, eta Urtzi Vergara izango da burua alkatetza eskuratzeko.
Vergarak ibilbide luzea egin du tokiko erakundean. Izan ere, 12 urtez zinegotzi izan da eta 2015ean alkategaia ere izan zen.
Jeltzaleak adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari lau urtez udal politikatik kanpo egon eta gero, gogotsu itzuliko dela etapa berri honetan.
Zerrenda
Olatz Alamillo izango da bigarren zerrendan. Alamillok Josu Beaskoetxearen tokia hartu zuen legealdi honetan eta zinegotzi gisa aritu da.
Hirugarrena zerrendan Bego Iridin da, laugarrena Bingen Larizgoitia, bosgarrena Izaskun Barrenetxea -indarrean dagoen legealdiko zinegotzi independentea-, seigarren Juanan Yandiola, zazpigarren Josu Beaskoetxea, zortzigarren Miren Escalza eta bederatzigarren Gotzon Mendibil.