Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldoko fusilatuak eta errepresaliatuak omenduko dituzte igandean

Aitor Aspuru Saez 2023ko urr. 10a, 09:49

Ramon Azkue omenduko dute, besteak beste. / Ramon Azkue Fundazioa

Betiko Lagunak Herritar Taldeak eta Ramon Azkue elkarteak omenaldia egingo dute igandean. Ekitaldiaren helburua izango da udalerriko eta Arakaldoko Gerra Zibileko fusilatuak aitortzea. Ramon Azkue Gorostizaga, Angel Egaña Mendibil eta Gregorio Urkixu Alberdi oroituko dituzte zehazki.

Betiko Lagunak Herritar Taldeak eta Ramon Azkue elkarteak omenaldia egingo dute igandean. Ekitaldiaren helburua izango da udalerriko eta Arakaldoko Gerra Zibileko fusilatuak aitortzea; hau da, Ramon Azkue Gorostizaga, Angel Egaña Mendibil eta Gregorio Urkixu Alberdi.

Horretarako, 11:00etan meza egongo da Andra Mari parrokian eta 12:00etan tren geltokiaren ondoko futbol zelaian batuko dira, trenez etorritakoekin hilerrira jotzeko. Ordu laurden beranduago hasiko da ekitaldia Uribarri auzoan.

Amaitzeko, 13:30ean mokadua eskainiko dute Batzokian.

Fusilatuak eta omenduak

Hiru herritar izango dira omenduak igandean. Ramon Azkue Gorostizaga Kuban jaio zen 1898an eta 1937ko urriaren 15ean fusilatu zuten Santoñan. Euzko Gudarostearen antolatzaileetako bat izan zen eta herriko EAJko burua. 

Angel Egaña Mendibil Otsanzarrekoa zen. 1914an jaio zen eta 1938ko ekainean hil zuten Valladoliden. Matxinada militarrean parte hartzea leporatu zioten epaitegi militar frankistek. Zehazki, Gorbeian gertatutako bataila batean parte hartzea egotzi zioten. Borroka horretan faxisten agintari bat hil zen. Berez, ez da igandekoa izango Egañak jasoko duen lehen omenaldia. Esaterako, Valladoliden beste 2.650 fusilaturekin batera oroitu zuten.

Gregorio Urkixu Alberdi, berez, Arakaldon jaio zen eta Derion erail zuten 1937ko abuztuan. Bizkaiko minoia izan zen eta Bilboko itsasontzi-espetxeak ez babesteagatik mendeku hartu zuten frankistek.

Oroimen historikoa Arrankudiaga-Zollon

Herri txikia izan arren, lan handia egin dute udalerrian Gerra Zibilaren ondorioak azaleratzeko. Artikuluak idatzi dituzte gertatutakoa kontatzeko eta 'Harrien oroimena' izeneko monolitoa ere jarri zuten herriko plazan errepresioaren lekukoa izateko.

Arakaldon, aldiz, bonbardaketen biktimak oroitzeko plaka jarri zuten:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide