Istripua jazo da gaur arratsaldean BI-625 errepidean, Arrankudiagan. Auto bat bidetik atera da eta gidaria zauritu da kolpearen ondorioz, baina lesio arinak ditu, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Garabia bertaratu da ibilgailua eramatera, baina trafikoa berrezarrita dago dagoeneko.
Gaur jazotakoa ez da salbuespena: iragan astean antzeko beste ezbehar bat egon zen errepide berean, eta orduko hartan ere pertsona bat zauritu zen.