Arrankudiaga-Zolloko Guraso Elkarteak herriko lehen argazki lehiaketa antolatu zuen azaroan, egutegia osatzeko. Guztira 76 argazki jaso dituzte eta hamabi irabazleak hautatu dituzte jadanik.
Zehazki, honako hauek izan dira irudien egileak:
- Oihan Gorostizaga
- Juantxu Garayo Meaza
- Egoitz Egia Garai
- Begoña Intxaurraga Torrecilla
- Edurne Ellakuria Cuadra
- Olatz Valle
- Roberto Rivas
- Unai Gorostizaga
- Peru Zarate del Torre
- Maider Gerrikaetxebarria Abrisketa
- Raul Fernandez
- Eki Egia
Argazkilari bakoitzak egutegi bat jasoko du sari moduan eta herritarrek aleak erosteko aukera izango dute laster. Bost euroko balioko du bakoitzak eta horietako lau elkartearentzat berarentzat izango dira eta bestea Gaztetxearentzat.
Horrez gain, gurasoek erakusketa antolatuko dute jasotako irudi guztiekin, Gizarte Etxean.