Atzo sute larria piztu zen Otxanduri auzuneko eraikin batean eta udal teknikariek gaur ekin diote kalteak baloratzeari. Analisiaren emaitzak argiak izan dira: ezinezkoa da barruan inor bizitzea, bere egoera arriskutsua da eta.
Ondorioz, bizilagunak ezin izango dira sartu. Gaur salbuespena izan da, suhiltzaileak eta teknikariak zeudelako. Horri esker, garrantzi handiko zenbait elementu jasotzeko parada izan dute, dokumentazioa, esaterako.
Dena den, eraikinak kalte oso larriak ditu eta Udalak prezintatu behar izan du segurtasuna bermatzeko eta inor ezingo da barruan sartu. Gainera, inguruetan zenbait neurri hartzeko agindu du tokiko erakundeak; arriskuak sor ditzaketen elementuak erretiratzea teilatuan eta bere egitura egonkortzea, sabaia estaltzea olana batekin edota hesiak jartzea.
Sutearen jatorria zein izan den argitzeko, ordea, denbora gehiago beharko dute, eta aseguruek euren adituak bidali beharko dituzte.