Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dio ikertzen ari dela nork gidatzen zuen igandean Arrankudiagan irauli zen autoa. Ezbeharra 21:50ak aldera gertatu zen eta polizia istripuaren tokira bertaratu zen berehala. Han, ordea, ez zuen inor topatu, inguruak arakatu arren.
Gauzak horrela, agenteak ibilgailuaren jabearekin jarri ziren harremanetan eta automobilaren egoera zein zen azaldu zioten. Ugaon bizi da pertsona hori. Kotxea aparkatu zuen tokira jo zuen eta egiaztatu zuen han ez zegoela jadanik.
Autoaren jabeak atzo jarri zuen salaketa lapurretagatik eta Ertzaintza ikertzen ari da nork edo nortzuk eraman zuten automobila.