Gaur ireki ditu ateak Arrankudiaga-Zolloko Oxinburu bizi guneak. Eguerdian egin dute inaugurazio ekitaldia, eta jende ugari sartu da eraikinean, zer nolako espazioa den ikusteko.
Hainbat urtez luzatu den egitasmoa da Oxinburu erabilera anitzeko gunearena. Behark arkitektura estudioak sortu zuen eraikin zaharra goitik behera eraberritzeko proiektua. 2020an izan zen hori, eta ordutik hona luzatu da obra, 1,3 milioi euroko inbertsioarekin.
Argazkiak: Ane Izquierdo Aguilera