Indarkeria matxistari nola aurre egin landuko dute bihar Oxinburun, egoera horretatik ateratzea lortu zuen Inma Matarekin

Aitor Aspuru Saez 2025ko urt. 30a, 20:23

Azaroan egindako mobilizazioaren irudia. / Ane Izquierdo

Herriko Emakumeen Sareak Volar filma proiektatu eta mahai ingurua egingo du Inma Matarekin. Ugaon bizi zen emakumea dokumentalean agertzen da eta indarkeria matxista atzean uztea lortu zuen.

Bihar, ostirala, 18:00etan Emakumeen Sareak Volar filma eskainiko du Oxinburu Gizarte Etxean. 71 minutuko pelikula dokumentalak indarkeria matxista pairatu duten hainbat emakumeren lekukotzak biltzen ditu eta protagonistetako bat, Inma Mata, egongo da proiekzioan, gero egingo duten mahai inguruan parte hartzeko.

Ekintzaren helburua bikoitza da Emakumeen Sarean aritzen direnentzat. Alde batetik, indarkeria matxistari aurre egiteko trebatzen jarraitzea: "Azaroaren 25eko elkarretaratzearen ostean, Arrankudiaga zein Zolloko emakumeen lekukotzak jaso ditugu, erasoak pairatu dituztelako. Hori ikusita, konturatu gara tresna gehiago behar ditugula horrelako kasuen aurrean. Osatze feministaren bitartez saio bat egin genuen, eta orain sakondu nahi dugu emakumezko jantzi baten bitartez", aipatu dute taldeko kideek.

"Emakume bakoitza mundu bat da eta behar ezberdinak ditu, baina uste dugu Inma Matak lagundu ahal digula egoera hauetan. Berak lortu du indarkeria matxistak sortzen duen egoeratik ateratzea eta ziur esaten diguna oso baliogarria izango dela", erantsi dute.

Espazio segurua

Horrez gain, Emakumeen Sarearen asmoa bada gune segurua erraztea indarkeria matxistari buruz hausnartzeko eta izandako bizipenak azaleratzeko. Horren bidez, taldearen xedea da herriko emakumeak saretzeko beste urrats bat egitea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide