GARAZI ABRISKETA

"Oso barneratuta ditudan inertzia batzuekin amaitzeko ariketa interesgarria dela iruditzen zait"

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 16a

Aiaraldeko Hamaikakoa osatzen du Garazi Abrisketak. / Aiaraldea.eus

Aiaraldeko Hamaikakoa osatzen du GARAZI ABRISKETAk. Euskaraldia hizkunzta ohiturak aldatzeko ariketa interesgarria dela deritzo.

Zer da Euskaraldia zuretzat?

Oso barneratuta ditudan inertzia batzuekin amaitzeko ariketa interesgarria dela iruditzen zait, gero eta beharrezkoagoa dena, gainera. Aurreko edizioetan Euskaraldiarekin emozionalki konektatzea kostatu zaidan arren, oraingoan beste ilusio batekin bizitzen nabil.

Nola parte hartuko duzu bertan?

Ahobizi moduan parte hartuko dudan arren, uste dut belarriprestagoa izan beharko nukeela, izan ere sarri euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituztenekin gaztelerara pasatzeko ohitura izaten dut, beraiei mesedea egiten egongo banintz bezala… Bestalde bai Zollon zein Arrankudiagan antolatu diren ekintzetan parte hartuko dut. Eskerrik asko antolakuntza lanetan zabiltzatenei!

Lanari dagokionez, gure eskolan oraindik gaztelerako ereduetako taldeak ditugu eta ikasle asko Euskal Herritik kanpo bizi dira edo beste herri batzuetan jaio dira, nahiz eta egun bertan bizi. Hauei Euskaraldiaren inguruan hitz egin eta ariketaren zentzuaren berri eman nahiko nieke. 

Zure inguruko hizkuntza ohituretan eragina izango duela uste duzu?

Horretarako parte hartzen dut, beraz, baietz espero dut, kontatuko dizuet aurrerago ;)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide