Iragan ostegunean dozenaka lagun bildu ziren Faktorian Ombuaren Itzala filmaren aurrestreinaldiaz gozatzeko. Igande honetan, aldiz, Arrankudiagan aurkeztuko du ikus-entzunezkoa Patxi Bisquert zuzendariak, 17:30ean. Euskaraldiaren egitarauaren barruan kokatu dute ekimena, eta okasioa baliatuko dute eraikineko areto nagusiko pantaila handia estreinatzeko.
Modu horretan, bere dimentsio handienean ikusi ahalko da Pello Mari Otaño bertsolari eta olerkariaren bizitza ardatz duen pelikula. Hala ere, igandeko zita ez da proiekzio hutsa izango, Bisquertek berak solasaldia eskainiko baitu emanaldiaren ostean.
Izan ere, zuzendaria bira titaniko bat egiten ari da Euskal Herrian barrena filma aurkezteko. Duela hiru urte antzeko aurkezpen maratoi bat egin zuen, proiektua auzolanean finantzatu ahal izateko. Gauzak hala, auzolan horretan parte hartu duten herri eta guneetan ari da filma aurkezten lehenbizi, jaialdietara bidali baino lehen.
Hain zuzen, eskualdeko hainbat tokitako kideak batu ziren eskualdera, Faktorian bertan egin baitzuen ekimena azaltzeko saioa, besteak beste: