Duela bi aste Faktorian egon ondoren, igandean Arrankudiaga-Zollon ekin zion Patxi Bisquert zuzendariak Ombuaren itzala aurkezteari. Aukera baliatu zuten Oxinburuko zinema pantaila lehenengo aldiz erabiltzeko eta jende ugari bertaratu zen pelikula ikusteko eta Bisquerten solasaldia entzuteko.
Bira luzea egiten ari da zinemagilea, pelikula jaialdien esku utzi baino lehen. Pello Mari Otaño bertsolari eta olerkariaren bizitza azaltzen duen filma auzolan erraldoiaren emaitza izan da eta elkarlanean aritu direnekin ari da Bisquert aurrestreneinaldiak egiten.
Argazkiak: Txomin Egiluz