Iñaki bota daue. Kanpazar, 1975 gerra zikinaren hastapena liburua plazaratu du Pako Aristi idazleak Erein argitaletxearekin. Iñaki Etxaberen kasua da testuaren ardatza, gerra zikina deiturikoak Euskal Herrian ustez utzitako lehen hildakoa.
Aristik Josefi Sagastizabal Iraragorriren bizipenak jaso ditu, harreman zuzena dutelako gertakariarekin, Aiaraldea Komunikabideak 2022an azaldu bezala.
Izan ere, Arrankudiaga-Zollon bizi zen emakumea atxilotuta zegoen Gernikako Kuartelean eta tortura basatiak jasotzen ari zen Iñaki Etxaberen erailketa gertatu zenean. Hilketa jazo eta gutxira, Guardia Zibil batzuk heldu diren kasernara eta euren artean aitortu zuten pertsona bat hil zutela (Juan Jose Etxabe ETAko buruzagiaren anaia, hain zuzen). "Bat gutxiago", esan zuten poliziek, metraileta bat mahai gainean uzten zuten bitartean.
Liburuak aipatzen du une horietan, torturaren ondorioz, Sagastizabal konortea galdu izanaren plantak egiten ari zela eta elkarrizketa entzun zuela guardia zibilen artean, zeintzuek Etxaberen heriotza ospatu zuten.
Liburuak aipatzen du une horietan, torturaren ondorioz, Sagastizabal konortea galdu izanaren plantak egiten ari zela eta elkarrizketa entzun zuela guardia zibilen artean, zeintzuek Etxaberen heriotza ospatu zuten.
Sagastizabalek jasotako tratu txarrek eta umiliazioek (kolpeak, berogailu batean lotuta egon beharra, kaka eta txisa gainean egitera behartua egotea...) orbain psikologiko handia utzi zuten bere bizitza osoan. Fisikoki ere bistakoa zen torturaren eragina, 25 egunez izan baitzuten preso, markak desagertu arte.
Atxiloketaren eta torturen motibazioa
Liburuak aipatzen du, halaber, gehiagotan atxilotu zutela emakumea, eta bere bi semeak espetxean zeudela Etxabe hil zuten bitartean. Izan ere, testuak argitzen duen moduan, Iñaki Egiluz ETAko fronte militarrean zegoen eta Txomin Egiluz Kultura fronteko arduraduna zen Bizkaian.
Diktadurako garai horretan, antza, Josefi Sagastizabal Iraragorrik ETA erakundea laguntzea erabaki zuen bere seme Iñakik proposatu zionean, militanteak bere etxean hartuta. Horregatik atxilotu eta torturatu zuen Guardia Zibilak.
Berak ere gerra zikinaren indarkeria pairatu behar izan zuen, lehergailua jarri baitzioten etxean. Inguruko auzokideek egilea ere identifikatu zuten: Lucio de Sousa Robledo Guardia Zibila. Agente bera zigortua izan zen 1990eko hamarkadan, 1981ean ETAko militante baten aita, Tomas Linaza Euba, modu basatian jipoitu eta torturatzeagatik.
Liburuak emakumearen atxiloketaren xehetasun gehiago eskaintzen ditu. Josefi Sagastizabal Iraragorri 2022an zendu zen eta omenaldia jaso zuen Arrankudiagako Ulibarri auzoan.