Hirurehundik gora korrikalarik parte hartu dute Arrankudiaga-Zolloko XII. trail lasterketan

Maider Ramirez Martin 2025eko urriaren 26a

Herriko ehun boluntario baino gehiagok egin zuten posible hitzordua, auzolanean.

Arrankudiagako plaza XII. trail lasterketaren irteera eta helmuga bilakatu zen atzo. 300 korrikalarik baino gehiagok hartu zuten parte guztira, maratoi erdian (21,1 km) zein lasterketa herrikoian (7,9 km).

Ostiralean hasi ziren herritarrak motorrak berotzen, Ugaitz Lekuek eta Aritz Leturiagak Goikogane Erronka leihatu baitzuten. Mendi horretako tontorrera 45 minutu baino gutxiagoan igo eta jeistean zetzan desafioa.

Txirrindulaz igo zen Lekue, eta 40:55 minutuan lortu zuen helmuga zeharkatzea. Korrika zihoan Leturiagari gailendu zitzaion horrela, 45:51ko denbora egin baitzuen. 

Eskerrak Ahulak Garen elkartera bideratu dute erronkari esker lortutako dirua.

Atzo, ostera, parte hartze handiko trail herrikoian, atleta hauek izan ziren lehenbiziko postuetan sailkatu zirenak:

  1. Mikel Larrinaga /Jone Gartzia Gerra
  2. Ibai Perez / Janire Velasco
  3. Endika Aldama / Arene Isusi

Oihan Gorostizaga eta Irune Aspiazu izan ziren Arrankudiaga-Zolloko korrikalaririk azkarrenak.

Mendi maratoi erdiari dagokionez, honela geratu zen podiuma:

  1. Jon Durana / Marisol Gomez
  2. Ion Artetxe / Oihane Alonso
  3. Alexander Ordeñana / Beatriz Pacho

Aitor Izagirre zolloarra izan zen tokiko atletarik bizkorrena proba honetan.

Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute eta datozen urteetan lasterketa hau antolatzen jarraitu ahal izatea espero dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide