Arrankudiaga-Zolloko XX. mendeko koadroei buruzko erakusketaren antolatzaileek oso positiboki baloratu dute herrian izandako erantzuna. Txomin Egiluzek aipatu du hiru egunetan jende asko bertaratu zela Oxinburura eta harridura adierazi zutela herritarrek.
Izan ere, asko gai izan ziren pasa den mende hasieran koadroetan agertzen ziren tokiak identifikatzeko. Zitzu eta Txomin Egiluzek azaldu zituzten hitzaldian margolariei buruzko hainbat datu eta koadro askoren testuingurua eta jabegoa argitu zituzten.
Argazkiak: Itziar Duoandikoetxea, Zitzu Egiluz