Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dio larunbateko gertakarien inguruan soilik ikertuko duela nork gelditu zuen trena Arrankudiaga-Zolloko geltokian.
Izan ere, poliziak deia jaso zuen borroka bat gertatzen ari zelako Iberlandako inguruetan, baina ez du salaketa ofizialik erregistratu. Halaber, prentsa kabineteak adierazi du ez dutela zaurituen berririk izan.
Gauzak horrela, ertzainen esku geratu da argitzea nork erabili zuen trenaren balazta. Horren ondorioz, unitatea gelditu zen eta Ertzaintzak barruan zegoen jende gazte ugari identifikatu zuen.
Dena den, Renfek berak ez badie segurtasun kamaren irudirik ematen, ezingo dute zehaztu nor izan zen egilea.
Aiaraldea Komunikabideak atzo argitaratu zuenez, trena geltokian egon zen denbora luzez eta horrek eragina izan zuen garraio publikoaren zerbitzuan.