Arrankudiaga-Zolloko Herri Erronkaren finalerdiak lehiatu ziren atzo eguerdian Iberlandan. Lau talde aritu ziren lehian, eta hainbat proba egin behar izan zituzten, indarra, abiadura, punteria, koordinazioa eta buru-arintasuna baliatuz, besteak beste.
Horrela geratu zen sailkapena:
- Doble J, doble i eta doble M
- Komando
- Garondo
- Izerdi eta algarak
Lehen bi taldeen artean erabakiko da finala, datorren ostiralean arratsaldeko seietan. Herritarrek aukera izango dute bi euroko apustuak egiteko, eta Eskerrak Ahulak Garen elkarteari emango diote bildutako dirua.