Artziniegako eta Gordexolako Udalak Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkartu ziren atzo BI-2604 errepidean daukaten segurtasun arazoa lantzeko. Izan ere, bertako irtenguneek larrialdietan sortzen dituzten eragozpenak salatu zituen Mateo Lafraguak.
Arabako Foru Aldundiak hurrengo proposamena egin du, hiru fasetan banatuta:
1. fasea: Abiadura murrizteko existitzen diren gailuak dagoen araudira egokitzea.
2. fasea: Gordexolako hirigunearen amaieraren (19+300 kilometro-puntua) eta Arabako mugaren artean dagoen zatian jarduketak egitea ibilgailuen abiadura murrizteko eta oinezkoen konektibitatea hobetzeko.
3. fasea: Aurreko faseak eraginkorrak direla egiaztatu ondoren, abiadura murrizteko gailuak ordezkatuko dira eta alertako zeharkako bandak jarriko dira zati horretan, bai eta abiadura kontrolatzeko neurri gehigarriak ere.
Atzoko hitzorduaren ostean, erakundeek dena aztertu eta, ados egonez gero, egikaritzeko eredua adostu behar dute.