Artziniegako EH Bilduk adierazi du ez dela bertaratuko udal gobernu taldeak gaurko deitu duen bilerara. Datorren iraileko Antzinako Azoka antolatzen hastea da bilera horren asmoa. Koalizioak adierazi du beharrezkoa dela “hausnarketa serioa” egitea, azoka horren “orainaldiari eta etorkizunari buruz”.
"Azken urteetako formula bera"
“Aurten merkatuaren hogeigarren edizioa izango da eta aukera paregabea izango litzateke hori baliatzea hausnarketa prozesua abiarazteko”, adierazi du talde politikoak, baina kritikatu du alkatetzatik “azken urteetako formula desgastatu bera” baliatu nahi dutela aurten ere, “merkatua nork antolatuko duen ebazteko deialdia eginez”.
Horregatik erabaki du EH Bilduk bilera horretan ez parte hartzea, koaliziotik azaldu dutenez. “Udalak hausnarketari serioski heldu nahi badio, berriz, bertan egongo gara”.