Hitzarmena sinatu du Artziniegako Udalak Hirua elkartearekin, herriko katu koloniak kontrolatzeari begira. Hitzarmen horrek elkarteari ematen dio udalerriko kaleko katuak kontrolatu eta esterilizatzeko ardura. Hori egiteko 2.000 euroko diru-laguntza jasoko du udalak.
Usoen esterilizazioa
Hitzarmen hori ez da udalak herriko animaliak kontrolatzeari begira egin duen ekintza bakarra. Usoei ugaltzea eragozten dien pentsu bat baliatzen ari dira, eta aztertzen ari dira baita ezgaitzea hegazti horiek habia jartzeko erabiltzen dituzten guneak.