Kaleko katu eta usoei begirako hainbat neurri hartuko du udalak

Erredakzioa 2017ko mai. 21a, 09:00
Katuen kolonia bat, artxibo irudi batean.

2.000 euroko diru-laguntza emango dio udalak Hirua elkarteari, katu koloniak kontrolatu eta esterilizatzearen truke.

Hitzarmena sinatu du Artziniegako Udalak Hirua elkartearekin, herriko katu koloniak kontrolatzeari begira. Hitzarmen horrek elkarteari ematen dio udalerriko kaleko katuak kontrolatu eta esterilizatzeko ardura. Hori egiteko 2.000 euroko diru-laguntza jasoko du udalak.

Usoen esterilizazioa
Hitzarmen hori ez da udalak herriko animaliak kontrolatzeari begira egin duen ekintza bakarra. Usoei ugaltzea eragozten dien pentsu bat baliatzen ari dira, eta aztertzen ari dira baita ezgaitzea hegazti horiek habia jartzeko erabiltzen dituzten guneak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide