2017/05/26 19:30

Jaia

EH Bilduren ospakizuna

EH Bilduren ospakizuna
Herrian, Artziniega

Artziniegako EH Bilduren irakurketa:

Heldu gara legealdiaren erdira. Duela bi urte, 2015eko maiatzaren 24an, egun historikoa izan zen Artziniegarentzat, Alkatetzarako hauteskundeak indar soberanista eta ezkertiar batek irabazi zituelako lehenengo aldiz. Urte luzez EAJ agintean egon ostean, Artziniegak erabaki zuen aldaketarako ordua zela, bazela udaletxeko leihoak zabaltzeko sasoia aire freskoa eta berria sartu zedin. Ideia originalak. Gogo berritua. Bestelako kezkak. Zuok erabaki zenuten EH Bilduk ordezkatzen duen guztiaren ordua zela.

Orain dela bi urte EH Bilduk irabazi zituen alkatetzarako hauteskundeak. Eta asko izan ginen ospatu genuenok. Xanpaiarekin eta irribarretsu, baita malkotan ere. Egia bihuru zen ezin baten malkoez. Garai berri bat Artziniegarentzat, guztiontzat. Hori izan zen zuon mezua, betikoek, EAJk eta PPk ulertu ez arren eta betiko kontuetara segitu arren. Baina egun horretan, maiatzaren 24 hura, garaipenaren eguna izan zen. Eta ezin izango digute sekula kendu guk denok irabazi genuen egun hori.

Horregatik, ospatzeko egun bat izan zelako, nahi dugu oraingoan ere hala izatea, Hori dela eta, ostiral honetan, hilak 26, txitxiburduntzi herrikoia egingo dugu Barrenkalen, irabazi egin genuela ospatzeko.  

Urte bi pasatu dira, eta agindu genuena bete egin dugu: Artziniegarentzat eta Artziniegagatik lan egin. Badakizue eta egunero ikusten duzue. Eta gogo berberarekin jarraituko dugu lanean datozen bi urteotan. Eta urte biren buruan izango da zuen txanda berriz ere irabazten laguntzeko eta lortzeko EAJk eta PPk jendearen esanari muzin egiteko gaitasunik ez izatea. Jarraitzen dugu eta jarraituko dugu. Baina hori heldu bitartean, ospatu dezagun Garaipenaren Eguna.

Aupa zuek!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide