Koalizioak azaldu du zenbait erabiltzailek arazoak izan dituztela oztopo arkitektonikoen ondorioz. EH Bilduk azpimarratu du irisgarritasuna bermatzeko neurriak eskatu zituela eta EAJk bere kabuz ireki duela Gaztelekua, eskaera horri erantzuna eman gabe.
EH Bilduk ziurtatu du kaltetuen haserrea handia izan dela eta udalak itxura txarra eman duela. Hori dela medio, koalizioak eskatu dio EAJri oztopoak behingoz kentzeko.