Artziniegako ekoizpen-linea kentzea da CELen balizko eroslearen asmoa

Erredakzioa 2017ko aza. 3a, 07:15

CEL enpresaren Artziniegako lantegia.

Lanpostuak murriztea eta lan baldintzak okertzea da Lucart enpresa italiarraren plana.

Atzo izan zen CEL enpresa-taldearen balizko erosleak aurkezteko azken eguna. Hiru enpresa interesatuak zeuden arren, azkenean erosle bakarra aurkeztu zen lehiaketaren administrariak eginiko deialdira: Lucart enpresa-talde italiarra.

Gauzak hala, ez dira itxiko Artziniega, Gueñes eta Zallako lantegiak. Hala ere, iturri sindikalek adierazi dute ondorio negatibo ugari egongo direla, enpresa-taldearen jabe berriak hainbat “neurri bortitz” aplikatu nahi dituelako. Alde batetik, lanpostuak suntsitu nahi ditu, langile-kopurua 225tik 145ra gutxituaz. Hortaz gain, soldatetan eta lan baldintzetan ere hainbat murrizketa egiteko asmoa du Lucartek.    

Artziniegako lantegia
Artziniegako lantegian eragina izango dute aipatutako neurri horiek, bertako ekoizpen-linea kentzea baita balizko eroslearen asmoa. Dauden lau makinetatik hiru kenduko lirateke, eta laugarrena Gueñesera eramango litzateke. Dozenaka lanpostu suntsitzea ekarriko luke horrek, iturri sindikalek zehaztu dutenez.

Dena den, xaboi ekoizpenera bideratutako azpiegitura (Dermo Products Development) bere horretan mantenduko lirateke.

Iturri sindikalek aburuz, egoera oso txarra izan arren, aukera egon liteke oraindik eroslearekin negoziatzeko. Beharrezkoa da langileen onarpena erosketa gauzatu dadin, lan-baldintzetan aldaketak emango liratekeelako. Hala ere, margen txikia dago negoziatzeko, aurkeztu den erosle bakarra delako Lucart taldea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide