CELeko langileak enpresaren balizko eroslearekin akordio batera iritsi direla argitaratu dute hainbat komunikabidek gaur. Baina langileen ordezkariek ziurtatu dute oraindik ez dutela ezer adostu. “Bilera bat egin dugu gaur goizean, baina ez dugu akordiorik erdietsi”, adierazi dute ELA sindikatuko ordezkariek, eta gaineratu dute bihar berriz bilduko direla.
"Azken minutura arte borrokan"
Sindikatuko kideek nabarmendu dute “azken minutura arte” borrokatuko dutela “kaleratze traumatikorik” egon ez dadin, eta Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari exijitu diete parte hartzea “langile guztientzako konponbide bat lortzeko ahaleginean”.