Irailean ireki zuten Gaztelekua Artziniegako udaletxe zaharrean. Alabaina, hainbat atonketaren faltan jarri dute martxan zerbitzua. Izan ere, ez dituzte berogailu sistema eta igogailua jarrita.
Iñigo Gomez alkateak zerbitzuaren beharra eta gazteei begirako eskaintza areagotzeko apustua nabarmendu zituen azaroko udalbatzan. PPren eta EAJren aldeko bozekin onartu zen Gaztelekua hobetzeko hurrengo fasea, baina oposizioko alderdiek ekarpenak egin zituzten.
Joseba Vivanco EH Bilduko zinegotziak, esaterako, lanek uztailerako bukatuta egon behar zutela gogoratu zuen: "Gabeziekin jarri da martxan, ikastaroetan ez dago berogailurik. Kontu hauek Udalari hobeto ekiteko balio behar diote, atzerapenak eta gabeziak ekiditeko". Haatik, abstentzioa bozkatu zuten. EAJko alkatea ados azaldu zen kritikarekin, eta argudioak adierazi zituen: "Espazio faltagatik aurreratu zen irekiera. Egia da itxaron zitekeela, baina garrantzitsua zen ikasturtea hastea".