Argazki erakusketa atondu du Artziniegako Otsati elkarteak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.
"Indarkeriaren matxistaren alderdi ezberdinak" islatu dituzte argazkietan, herriko hainbat bizilagunen parte hartzearekin. Artziniegako hainbat leku eta toki publikoetan egongo dira ikusgai irudiak, #ZureZainDago lemapean.