Eusko Jaurlaritzak errepideko oztopoak kenduko ditu 2018an, Mateo Lafraguak eskatu bezala

Erredakzioa 2018ko urt. 5a, 08:28

Mateo Lafraguak urteak daramatza konkorrek dakartzaten kaleak salatzen.

Mateo Lafraguaren aldarrikapena jaso du Eusko Jaurlaritzak 2018ko aurrekontuetan. Artziniega eta Bilbo artean dauden konkorrak kenduko ditu.

Mateo Lafraguaren aldarrikapena betetzeko 100.000 euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak 2018an. Horrela, Artziniega eta Gurutzetako Ospitalearen artean dauden 19 konkor kenduko dituzte Bi-2604 errep¡dearen 7 kilometrotan.

Eusko Legebiltzarrean
Artziniegarrak txostena osatu zuen azaltzeko oztopo horiek sortzen dituzten arazoak anbulantzietan eta ondorioak azaldu zituen Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Berez, dialisiak egiteko baliatu behar du Mateo Lafraguak Bi-2604ko bidea, eta konkorrek maiz kaltetu dute.

Kenduko dituzten elementuak ordezkatzeko bestelako neurriak hartuko dituzte, asfaltatu bereziak edo ibilbidea estutuko dituzten piboteak jarriko baitira.

Borrokan jarraituko du Lafraguak
Artziniegako bizilaguna pozik azaldu da Eusko Jaurlaritzak emandako pausoarekin, baina borrokan jarraituko duela gaineratu du. "Nire ikerketan beste hainbat kasu jaso nituen", adierazi du Lafraguak. Estatu osoko egoera aldatzea du helburu, eta Europara jo du horretarako. Europako batzordean tramitera onartu dute dagoeneko artziniegarraren eskaera.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide