"Ciudadano Ponle Freno" kategorian hautatu dute Mateo Lafragua. Bera ez ezik, Anna Gonzalez bide segurtasun ekintzaileak eta Francisco Javier Morales Herrera Guardia Zibilak eskuratu dezakete aitorpena.
Apirilaren 12an izango da sari banaketa 19:00etan Espainiako Senatuaren Jauregian eta Matías Pratsek egingo ditu aurkezpen lanak. Egun horretan itxiko dute boza emateko epea, eguerdian, alegia.
"Ponle Freno" ekimena Atresmedia enpresak sortu du eta, ondorioz, sari banaketaren jarraipen zabala egingo dute Antena 3 telebistan.