Lasterketa gogorra egin zitzaion arren, podiuma zapaltzea lortu zuen Zuriñe Frutosek Mallo Sarian. Aurten, ibilbidean hainbat aldaketa egin dituzte: "Zirkuituan moldaketa bat edo beste egiten asmatu egin dute, zoragarria izan da, baina gogorragoa".
Izan ere, hirugarren kilometroan errepidetik jaitsiera bat egin behar zen, eta horrek kalteren bat edo beste eragin zion artziniegarrari. Iaz, urbatuz bete zitzaion oin planta, "eta aurten bi oinetako behatz potoloetan". Hori dela eta, helmugaraino sufritu egin zuela aitortu du Frutosek: "Ezin nuen ondo korrika egin, jaitsieretan ezinezkoa zitzaidan, zati batzuetan oinez joan behar izan nintzen".
Edozelan ere, sentsazio onekin geratzea erabaki du artziniegarrak, motibazioa eta entrenatzeko gogoak areagotzeko.