[IRITZIA] Izenarekin bueltan: Artziniega, ez Artzeniaga

Alberto Martinez Gutierrez-Barquin 2018ko eka. 13a, 06:50
Fitxategi historiko baten irudia./ Alberto Martinez Gutierrez-Barquin

Pasa den ekainaren 7ko ohiko udalbatzan, Joseba Elejalde Rivacobak, PPko zinegotziak aurkeztutako mozioa eztabaidatu zuten. Non gure herriaren izena Arceniega-Artziniega izatea eskatu zuen.

Pasa den Ekainaren 7ko ohiko udalbatzan, Joseba Elejalde Rivacobak, PPko zinegotziak aurkeztutako mozioa eztabaidatu zuten. Non gure herriaren izena Arceniega-Artziniega  izatea eskatzen zuen.

Elejalde jaunak, esan zuen, ulertezina zela izenaren aldaketa, eskutuan egin zela, gure nagusiek bakarrik Arceniega ezagutu zutela eta izen aldaketak suposatu zuen egoera anormal hori zuzendu behar zela, izen gaztelaina berreskuratuz, besteak beste.  Hortaz, zehastasun batzuk eman nahi ditut.

1981. urtean, Euskaltzaindiak proposatuta, gure herriko izenaren euskerazko forma Artziniega ezartzea onartu zuen udalak. Urte horretan, UCDk 6 zinegotzi zituen, PNVk 2 eta Arteniagako Gazteak 1.

1985. urteko Urriaren 3an burututako udalbatzan, gehiengo osoaz, izen bakarra eta ofiziala Artziniega izatea onartu zuten, Arteniagako Gazteak eskatuta.

Berriz eta behin betiko, 1989. urteko Martxoaren 9an, gehiengo osoaz, 85ean onartutakoa berretsi zuten, orduko ordezkari politikoek.

Beraz, ez zen inolako anormaltasunik egon. Izapide legal guztiak jarraitu ziren, kasu honetan, Abenduaren 12ko  271/1983 dekretua, non EAEko herri izen aldaketen  prozedura, zehazten zuen.
Legeak ezartzen zuen hilabete bateko alegazio garaian, ez zen bat bera ere aurkeztu.

Honatx zioena, 85. urteko udalbatza horretan, Alianza Popularreko zinegotzi batek “se manifiesta en el sentido que siga con el nombre de Arceniega, si bien, que si hay que cambiarlo, sea por mayoría plena o bien referéndum”.

Ikusten duzuenez, gehiengo osoaz onartu zen, hala ere, nik bat nator APko zinegotziarekin, eta horrelako mugimendu herritarra balego Arceniega izendatu nahi duela herria, erreferendum bat egitearen alde nago.

Gero hasi zen istoriai buruz hitz egiten eta uste dut, norbaitek gaizki informatu ziola. Labur saiatuko naiz azaltzen gure herriaren izenaren, nondik norakoak, azaltzen.

Gure herriaren izena, Alfonso X el sabio eman zion hiri-gutunean jasota dago lehen aldiz. Jatorrizko hiri-gutuna, momentuz, ez da agertu, baina badago Lanzadurik 1798an egindako transkripzio bat, non hau jartzen duen:

“Miércoles dos días andados del mes de Noviembre Era de mil e trescientos é diez años (1272 urtearekin dator bat). Por facer bien, y merced a los Pobladores de la Puebla de Arseniega, tambien a los que agora, y son Moradores, como a los que serán de aquí en adelante, para siempre, damoles e otorgamoles…”

Nire uste apalean, transkipzio horretan akats bat egon liteke, orain dela urte batzuk, 1332. urteko

Portugaleteko hiri-gutuneko transkripzioan egin zuten bezala.

Portugaletekoa da, nire begiekin, gure herriaren izena irakurri dudan dokumentu original zaharrenak, hau zioen: “otrosi mando que los caminos que los aian nombradamente de Orduña e de Arzeniega…” 


 

Portugaleteko artxibo istorikoaren arduradunek,  nirekin bat zetozen.

Berriz, 1371. urtean  Enrique II. Erregearen jaranspenaren trankripzioa da, irakurri dudan dokumentu zaharrena. Hau zioen:

 “Otrosí mando mas á dos hijas mias que yo he en Juana Garcia de Villamayor, á Gomiel de Zan, é Arciniega, y Villalba de Losa…”

 XIV. mendetik XX. mendeko hastapenetaraino dauden udal akta, Valladolideko Chancilleria eta Simancasco Artxiboko dokumentu guztiak irakurri ditut, baita hainbat eta hainbat istoria artxiboetako dokumentuak, bai herri zein probintzia, estatukoak eta elizbarrutikoak ere. Eta gure herriaren izena hamaika eraz idatzita ikusi dut, batzuetan ezberdin agiri berean. Harziniega, Arçeniega, Archiniega, Artzeniega,…baina beti erro berberarekin. Aldaera gramatikal bakarrak, Hrekin edo gabe,  hirugarren kontsonanteko TZ,  Z, C edo Ç eta  E edo I; salbuespen salbuespen, ematen dira.

Azken hau, askotan gertatzen da herri honetako toponimo txikien artean, Barratxi-Barratxe, Larrazpe-Larrazpi, Bellarra-Billarra,…

Elejalde jaunak, Arceniega gaztelaina izena zela, babestu zuen. Gaur egun daukagun dokumentuekin ezin liteke baieztatu teoria hori. Ez dut sakondu nahi nondik datorren izena, ez luzatzeko, baina garbi daukat ez dela gaztelainaz ezta euskeraz ere. Hau horrela izanda, aurkitzeke dagoena, euskaldunek zein erdaldunek nola ahozkatzen zuten, da.

Arceniega, erdal izena dela, oso zabalduta dagoen teoria da, eta Euskaltzaindiak iriztzi zuen I-z ahozkatzen zutela euskaldunek. Egin zuen bakarra,izena gaurko grafiara moldatzea izan zen, fonetika aldatu gabe, Artziniega.

Nik babesten dudana da -argudio ez oso akademikoak baliatuz, ez bainaiz filologoa ezta hizkuntzalaria ere- Arciniega ere bai, esaten zela, gutxienez mende bat galdu zela hemengo jatorrizko euskera eta Arzeniega  nahiz Artzeniega euskerazko forma bezala, erabili izan zutela.

Adibide gutxi batzuk erakutsiko dizkizuet:

-Gaceta de Madrid (gaurko B.O.E):

El día 31 Enero del próximo año de 1900, á la una de la tarde, para adjudicación en pública subasta de la concesión de un tranvía con motor de vapor de Arciniega a Sodupe, y que ha de ocupar una parte de la carretera que principia en las afueras de Arciniega, pueblo de la provincia de Álava y marcha por la provincial de Amurrio a Valmaseda.”

-1963. urteko Nomenclátor de las ciudades, villas, lugares, aldeas y demás entidades de población de España:

“Arciniega ó Arceniega.”

-Joseba Elejalderen aitonaren sinadura eta berak jarritako ziligua, bera baitzen idazkaria:

Antonio Elejalde. Ayuntamiento de Arciniega.

  • Ayuntamiento de Arciniega. 1934ko Artziniegako neskatila baten jaunartze oroitzapen txartela.

Beraz, datu hauekin eta beste askoz gehiagorekin baliatuz, uste dut erabaki egokia hartu zutela 1985. urtean. Izan ere, erro berdina duen izen bat, bi moduz jartzea tontakeria dela uste dut. Ez delako bata edo bestea euskeraz edo gaztelainaz. Elejalde jaunak Arrasate-Mondragon adibidea eman zuen, baina kasu hura ezin da gurearekin alderatu. Kasu horretan Gaztelako Errege batek fundatu zuen Mondragón, Arrasate ezagutzen zen tokian. Horregatik bi izenak uste dut kontserbatu dituztela.

Niri egia esan, berdin zait bata, edo bestea. Ez nukeena  nahi da, gure herria Arceniega-Artziniega izendatzea. Bestela, zergatik ez Arciniega-Artzeniega edota Arziniega-Artziniega?.

Horregatik eta demokratikoki onartu zutelako Artziniega izen ofiziala eta bakarra zela, bat nator hartu zuten erabakiarekin. 100 urte barru Arçeniega jarri nahi dutela gramatika legea aldatu delako edota herritarrek nahi dutelako, primeran. Baina jartzea, erro bera duen izen bati, bi forma, ez nago batere adoz.

Gainera, sinetsita nago, proparoxitonoa (esdrújula) dela. Baina hori, beste baterako utziko dut. Joku bat proposatzen dizuet. Deklinatu euskeraz, gure herriaren izena eta ea non daraman azentua. Baina ondo ahozkatuta.   

Artziniega, ez Artzeniaga.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide