Aiaraldearren errezetak

[ERREZETAK] Artziniegako txupinazoko zurrakapotea

Erredakzioa 2018ko abu. 28a, 08:00

Builaka batukadako kideek prestatzen dute zurrakapotea.

Builaka batukadako kideek prestatzen dute Artziniegako jaien txupinazoan banatzen den zurrakapotea. Nola prestatzen den azaldu dute.

Osagaiak:

· 80 litro ardo
· 7 litro anana zuku
· 7 litro melokotoi zuku
· 7 bote anana almibarretan
· 7 bote melokotoia almibarrean
· 14 limoi eta 14 laranja
· 27 kanela-zotz
· 14 kilo azukre
· 5 melokotoi likore botila
· 5 sagar likore botila
· 3 ron beltz botila
· 4 karpy botila
· 3 ginebra botila

Prestaketa:

1) Lehenik eta behin, ardoa egosi beharra dago. 80 litroak sutan jarri behar dira eta azukrea eta kanela-zotzak gehitu behar zaizkio saldari. Ardoa egosi bitartean, irabiatzea komeni da.

2) Ardoa sutik kendu ondoren, fruta (bai naturala eta baita almibarretan dagoena ere) zatitu eta edukiontzi batera bota behar da.

3) Fruta isuri ostean, edukiontzi berdinera ardoa ez diren gainerako edari guztiak gehitu behar dira.

4) Ardoa guztiz egosita dagoenean, sutik kendu eta fruta eta bestelako edariak dauden edukiotzira pasa.

5)Zurrakapotea guztiz eginda dagoela iruditu arren, edukiontzian dauden frutak eta edariak beratu egin behar dira. Beratze denbora, gutxi gorabehera, aste batekoa da.

6) Aste bat pasata, zurrakapotea iragazi behar da. Horrela frutak eta kanela-zotzak edaritik kenduko ditugu.

7) Hori eginda dagoenean, tenperatura baxuetan hoztu behar da eta, ondoren, edateko prest egongo da!

Oharra: Osagai kopuruak 100 litro egiteko pentsatuak daude.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide