"Bizilagunak" ekimenak arrakasta nabarmena izan zuen asteburuan Artziniegan. Kultura anitzeko kideak elkartzea helburu duen egitasmoak 100 lagun batu zituen eta giroa oso atsegina izan zen.
Familiek etxetik eraman zuten janaria eta norberak gogoko izan zuena dastatu zuen. Denetarik egon zen: pique macho, arepak, tahini, cous-cous, harira, patata tortillak, barazki kitxea...
Herriko bi sendik bultzatu zuten topaketa eta Encina Castrejanaren ezinbesteko laguntza izan zuten. Izan ere, berak zuzentzen du alfabetizazio klasea Artziniegan eta bere ikasleen partaidetza sustatu zuen.
Herriko ikastetxearen eta udalaren laguntza ere eskertu dute antolatzaileek.
Oharra: Eduki hau bazkideei esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitu.