Goi mailako txirrindularitza izango dute aztergai Artziniegan Mikel Landa eta Igor Anton txirrindulariekin, besteak beste

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko abe. 19a, 08:00
Mikel Landa (ezkerrean) Movistar taldeko txirrindulari profesionala da, aurten 7. postua lortu zuen Frantziako Itzulian. / Alberto Brevers

Nazioarteko txirrindularitzan diharduten 8 hizlari elkartuko dituzte Aiarako Txirrindularitza Elkarteak eta Artziniegako Txirrindularitza Klubak datorren abenduaren 26an Artziniegako Museoan. Mikel Landa eta Igor Anton txirrindulari profesionalak egongo dira bertan, besteak beste.

Txirrindularitza lasterketa baten atzean ezkutatzen den guztia azaleratzea da Aiara Txirrindula Elkarteak antolaturiko El otro ciclismo hitzaldiaren helburua. Goi-mailako kirol profesionala hainbat alorretatik aztertuko dute eta kirol horrek nazioartean dituen joerak ere izango dituzte hizpide, Asia eta Afrikako txirrindularitza aztertuaz, besteak beste.

Artziniegako Museoan jarri dute hitzordua, abenduaren 26an, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da.

Goi mailako zortzi hizlari
Zortzi hizlarik osatuko dute mahaingurua. Txirrindulari profesionalak ez ezik, kazetariak, txirrindularitza epaileak edota prestatzaile fisikoak ere egongo dira Artziniegako zitan.

Mikel Landa Movistar taldeko txirrindularia, Igor Anton Team Dimension data for Qhubeka taldeko kirolaria eta Ricardo Garcia Euskadi Fundazioko txirrindularia egongo dira bertan egungo txirrindulari profesionalen ikuspuntua eskainiz. Joseba Beloki txirrindulari ohiak ere parte hartuko du mahai inguruan.

Lasterketen aspektu teknikoagoetan sakonduko duten lau aditu ere egongo dira solasaldian: Ainara Hernando, Ciclismo a Fondo aldizkariko kazetaria; Veronica Cano, txirrindularitza arbitro-epailea; Aritz Arberas, Astana taldeko prestatzaile fisikoa eta, azkenik, Tomas Amezaga, Movistar taldeko mekanikaria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide