X. mendi ibilaldia antolatu dute, Jose Manuel Yarrituren omenez

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko ots. 28a, 09:43

Artziniegako mendietan zehar bi ibilbide egingo dituzte. / Aiaraldea

Igandean izango da zeharkaldia. Ibilbide luzea (26km) eta laburra (13km) egongo dira.

Ganzorrotz Mendi Taldeak Jose Manuel Yarrituren omenezko mendi ibilaldia prestatu du hamargarrenez. Ohi bezala, bi ibilbide proposatu dituzte: laburra eta luzea. Izen ematea doakoa izango doa, eta Ganzorrotzen webgunean zein egunean bertan egin ahalko da. Martxa luzerako 7:00etatik 7:45era egongo da apuntatzeko aukera, eta laburra hautatzen dutenentzat 8:30etik 9:15era. 

Lehen irteera -ibilbide luzekoa- 8:00etan izango da, eta bestea 9:30ean. Ganzorrotzek aurreratu duenez, jatekoa eta edatekoa eskainiko dute bidean zehar.

"Ibilbidea egin ezean, baina giroan murgildu nahi izanez gero, antolakuntzan zeure laguntzarekin kontatu nahiko genuke", adierazi dute oharrean mendi taldekoek. Zereginak aipatu dituzte: "Izen-ematea, janari eta edari banaketa, pasaguneen kontrola, ibilbideen irekiera eta itxiera eta abar". Zentzu horretan, boluntario aritzeko prest dagoen orori ganzorrotz@gmail.com emailera mezua bidaltzeko eskatu diote, edo Facebook zein Whatsapp bidez taldearekin harremanetan jartzeko eskatu:

 

Oharra: Eduki hau herritar eta bazkideen laguntzari esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitzuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide