ETB-1 kateko Txoriene saioan egon dira Artziniegako Bizindar sokatira taldeko Aintzane Lafragua eta Maria Vivanco. Sagar-strudela eta madalenak egiten lagundu zioten Zigor Iturrieta aurkezleari, taldearen eta sokatiraren nondik norakoak azaldu bitartean. Hemen ikusi daiteke saioa osorik.
Kuzinatu bitartean Bizindarreko partaideak ugaritzeko gonbita luzatu zuten. Izan ere, Irlandako munduko txapelketan hartu nahi dute parte. Horretarako, baina, ezinbestekoa zaie kide berriak gehitzea.
Oharra: Eduki hau herritar eta bazkideen laguntzari esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitzuen.