La pequeña Suiza filmean baliatutako atrezzoaren zenbait elementu egongo dira ikusgai datozen asteetan Artziniegako hainbat saltokitan. Kepa Sojo zinemagile laudioarraren filmean baliatutako planoak, dekoratuak, eskulturak eta beste hainbat objektu ikusi ahalko dira herriko erakusleihoetan.
Artziniegan grabatu zen pelikularen gehiengoa, iaz. “Filma bat egiteak dakarren ahalegin handiaren lekukoak izan ziren herritarrak. Ikusi dugu egun ugariko lana behar dela pelikulan segundo bakan batzuk osatzeko”, azaldu du udalak.
Gauzak hala, “pelikula baten atzean dauden dekoratuetan dagoen lana balioan jartzea” izango da erakusketaren xedea, tokiko erakundeak adierazi duenez. Hauek dira atrezzoaren elementuak ikusgai izango dituzten establezimenduetako batzuk: Casa Taida, Restaurante La Encina, Mercería Nuria, La Luna de Iza eta Batzoki.