Kanpaina abiatu du Artziniegako “Bigarren bizitza” elkarteak herritarren artean, erabiltzen ez den arropa dohaintzan ematea sustatzeko. Elkarteko kideek gogoratu dute iaz udalerriko 38 haur lagundu ahal izan zituztela emandako arropari esker. “Horregatik eskatu nahi dizuegu erabiltzen ez duzuen arropa ez botatzea. Gorde ezazue bigarren bizitza bat emateko”.
Aurreratu dutenez, urrian egingo dute arropa bilketa, baina elkartearekin harremanetan jartzeko posta elektroniko helbidea helarazi dute: segundavidartziniega@gmail.com.