Ana Perez Rodrigez izango da Artziniegako jaien pregoilaria

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko abu. 8a, 07:33

Ana Perez Rodrigez izango da pregoilaria. / Artziniegako Jai Batzordea

103urte ditu artziniegarrak. "Anita Zapataria" ezizenez da ezaguna herrian. Pregoilari izendatzearekin eskertu nahi diote herriaren alde eginiko lana.

Ana Perez Rodrigez aukeratu du Artziniegako Jai Batzordeak aurtengo festen pregoilaria izateko. 1915eko abendauren 18an jaio zen Perez Rodrigez Cristosenden (Ourensen, Galizian). Besteak beste, Arteko Gure Ama eskolan sukaldari aritu da. "Jai batzordeak erabaki du "Anita la zapatera" -horrela ezagutzen dugu mundu guztiak- Artziniegako pertsonarik zaharrena, 104 urterekin, aurtengo jaietako pregoilaria izatea", adierazi dute zabaldutako oharrean. 

Gerraren ondorioz etorri zen Galiziatik Aiaraldera Perez Rodrigez, eta 1941. urtean finkatu zen Artziniegan. Izan ere, senarra zapataria zen: "Gure herrian herritartu zen. Lehenbizi Goienkalen bizi zen, eta gaurdaino udaletxe zaharraren ondoan dagoen etxean". 

Hala, herriko zaharrenari eman diote pregoia sortu eta txupina pizteko ardura. Abuztuaren 30ean izango da ekitaldia, 20:15ean Goiko plazan. 2015ean omenaldia egin zioten, 100 urte bete zituelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide