Artziniegako EAJk prentsa oharra plazaratu du urriko udalbatzaren harira. Izan ere, ekainetik egindako lehen Udal Osoko Bilkura izan zen pasa den ostegunekoa.
Zentzu horretan, jeltzaleek nabarmendu dute gai gehienak aurreko udal gobernu taldeak abiatu zituela. Zehazki, landutako puntuak aurtengo aurrekontuetan jaso zituztela aipatu dute.
Adibidez, EAJk aldarrikatu du ur horniketa sarea berritzeko proiektua aurreko legealdian landu zela eta ostegunean onartu zela, baita txosten teknikoa eta irisgarritasun araua frontoiko aparkalekua berritzeko.
EAJk azaldu du Santa Kolomako bideak berreskuratzeko ekimena eta Nafarroako uholdeen biktimak laguntzeko mozioa babestu zituela, baita ASASAM elkarteko, Aiaraldea Euskalgintza Kontseiluko eta Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko hitzarmenak ere.