Ekimen berria aurkeztu zuen atzo Artziniega Museoak jendaurrean. Oraingoan, artziniegarren jostailuak bildu dituzte. Horretarako, 1940-1970. hamarkadetara egin dute atzera; eta belaunaldi berrien eskura jarri dituzte garai hartako jostailuak.
Hiru hilabetez egongo da bilduma bisitatzeko aukera, martxoak 1 arte luzatuko baita erakusketa. Orotara, 300 pieza baino gehiago jaso dituzte, herritarren eskutik. Hain zuzen, Migel Martin Zurimendi eta Alvaro Iturraspe izan dira egitasmoaren sustatzaileak, Artea elkartearekin batera.
Argazkiak: Artziniegako Udala eta Mateo Lafragua
Erredakzioa: Izar Mendiguren Cosgaya