Gaur Ainara Hernando "Cliclismo a fondo" aldizkariko kazetariak, Eider Merino Movistar Teameko txirrindulari profesionalak, Ane Santesteban WNT Rotor taldeko kirolariak, Ziortza Villa ziklistak, Eneritz Iturriaga Eneicat C.T. taldeko zuzendariak, Maider Mayoral Kern Pharma taldeko fisioterapeutak, Mari Carmen Diaz de Lezanak eta Julia Liberal Arabako Federazioko presidenteak hartuko dute hitza 19:30etatik aurrera Artziniega Museoan.
Herriko txirrindulari elkarteak antolatu du hitzordua eta bere kideek bideratuko dute saioa. Berez, mahaikide batek ,Hernandok, iazko solasaldian parte hartu zuen eta bere iritzia plazaratuko du ere. Iaz, esaterako, museoa bete zuten hainbat zalek Mikel Landa, Joseba Beloki edota Igor Anton ikusteko.
.jpg)
2018ko ekintza arrakastatsuaren ostean, Artziniegan erabaki dute aurten emakumezkoen txirrindularitzan zentratuko direla eta horretarako gonbidatu sorta erakargarri eta interesgarria batu dute.