Bizindar sokatira taldeko kideek positibotzat jo dute Munduko Txapelketan izandako esperientzia

Aitor Aspuru Saez 2020ko mar. 3a, 14:00

Bizindar taldeko kideak Letterkennyn. / Bizindar

Otsailaren 20an Irlandako Letterkenny hirian jokatutako Munduko Sokatira Txapelketan parte hartu zuen Artziniegako Bizindar taldeak giroa ezagutzeko, eta pozik itzuli dira.

Otsailaren 20an Letterkenny hiri irlandarrean egindako Munduko Sokatira Txapelketan aritu zen Bizindar talde artziniegarra.

Hasiera gorabeheratsua izan zen aiaraldearrentzat, Aintzane Lafraguaren arabera: "Bidaia oso luzea izan zen eta berandu heldu ginen pisaketara, kide bat falta zitzaigun eta ez genekien funtzionamendua. Urduritasun uneak bizi izan genituen".

Hala ere, dena ondo joan zen eta tiraldietan oso sentsazio onak izan zituzten kirolariek. "Batez ere, Euskal taldeen kontra. Atzerritar taldeen tira egiteko modua desberdina da eta nekeza da haien kontra eroso egotea", aipatu du Lafraguak.

Artziniegarrak argitu du esperientzia eskuratzea zela euren helburua eta oso positiboa izan dela bizipena: "Taldeari bultzada eman dio, nahiz eta gehienak berriak izan, eta hurrengo urteko Munduko Txapelketan dugu burua jadanik".

Hala ere, Lafraguak azpimarratu du kide gehiago behar dituztela. Berez, Irlandan 580 kilo azpiko kategorian lehiatu ziren, esparru mistoan, hiru neskek eta sei mutilek parte hartu baitzuten, baina 541 kilora bakarrik heldu ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide