Testu literario laburrak bidaltzea proposatu die Artziniegako Udalak herritarrei, “konfinamendu-egoera ahal den neurrian arinagoa izan dadin”. Ohar batean azaldu dutenez, kontakizun narratiboak, poesia edo mikrokontakisunak bidali ahalko dira. Jasotakoak egunero argitaratuko dira tokiko erakundearen Facebook orrian. Testuak, idazlearen-izen abizenekin, artziniega1272@gmail.com helbidera bidali ahalko dira.