Artziniegako hainbat gune desinfektatuko ditu gaur udalak

Julen Solaun Martinez 2020ko mar. 24a, 16:19

Kaleak desinfektatuko dituzte. / Artziniegako Udala

Espazio publikoak ahalik eta maiztasun handienarekin desinfektatuko dituztela esan du Joseba Vivancok. Alarma egoeraren astebete pasata, herriko egoeraren balorazioa ere egin du alkateak.

Konfinamenduko lehenengo aste honetan zehar jende gehien kontzentratu duten guneak desinfektatuko ditu gaur Artziniegako Udalak, baita herriko iturriak eta barandak ere. Alkateak, Joseba Vivancok, ohar batean adierazi duenez, desinfekzioa udal langileek egingo dute eta “ahal den heinean” errepikatuko da.

Bestalde, epe honetan herrian lanean jarraitu duten eta boluntario moduan aritu diren pertsonei eskerrak eman dizkie alkateak. Komertzioen itxieren ondorioz enplegurik gabe edo enplegua murrizteko espediente batean bukatuko duten beharginei ere animoak bidali dizkie Vivancok. Era berean, koronabirusa dela eta gaixorik dauden edo edonolako sintomak dituzten artziniegarrei ere babesa helarazi nahi izan die.

“Egoera berri honi aurre egiteko” lanean jarraitzen dutela gehitu du Vivancok, “zereginean erne eta tinko” jarraituko dutela adierazita. Hala ere, alarma egoera hasi zenean baino “lasaiago” daudela ere esan du, herriko nagusien behar nagusiak ziurtatuta baitaude jada, arreta nork egingo dien zehaztu baitute. Dena den, nahiz eta nahibeste prebentzio hartu, “erabateko segurtasuna” existitzen ez dela gogoratu du.

Duela bi asteko egoera aldakorra atzean utzita pertsona nagusiak eta arriskua duten kolektiboak izan dira udalaren kezka nagusia, Vivancoren hitzetan. Hori dela eta, biztanleak  “ahalik eta hoberen” informatzen saiatu dira, tokiko erakundearen komunikazio kanalak baliatuta. Azkenik, pertsona boluntarioen laguntza taldeak koordinatzerako orduan egondako zailtasunak aipatu ditu alkateak, baina sarea osatzea lotu dutela nabarmendu du eta beharrak dituzten pertsonen eskakizunak itxaroten ari direla.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide