Etxez etxeko banaketa egingo du Artziniegako Udal Liburutegiak kideak direnen artean, liburuak eta ikus-entzunezko materiala eskatzeko aukera emanda. Horrez gain, liburuak etxean dituzten herritarrek aleak bueltatzeko aukera izango dute. Eskaerak liburutegia@artziniegakoudala.eus helbidearen bitartez egin beharko dira, norberaren izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, harremanetarako telefonoa, liburuaren izenburua eta egilea zehaztuta.
Banaketa eta material bilketa era seguruan egiten dela ziurtatzeko, liburuen entrega Artziniegako boluntario sareko kideek egingo dute, prebentzio neurriak beteta. Eskatutako aleak itzultzean, apalategietara heldu baino lehen, desinfektatu egingo dira, eta gela independente bilduko dira bost egunez. Era berean, beste zazpi egun pasa beharko dira material hori bere ohiko tokian berriro utzi ahal izateko.
Hona hemen eskaintzen diren liburuetako batzuk:

