Gaur irekiko ditu ateak berriz Artziniega Museoak, lehen aldiz koronabirusaren krisia hasi zenetik. Asteko sei gunetan egongo da erakusketa gunea bisitatzeko parada. Asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era egongo da zabalik. Igandean, aldiz, goizez soilik egongo da irekita.
Hala ere, bisitak egiteko hitzordua eskatzea gomendatu dute museoko arduradunek, 945 396 210 telefonora deituta.
Zorion handikoa da guretzat museoa berriz irekiko dugula jakinaraztea. Urrengo ostiraletik aurrera, ekainaren 12a, bisitatu egin daiteke. Hitzordua eskatzea gomendatzen dizugu.
— Artziniega Museoa (@ArtziniegaMuseo) June 7, 2020
Etor zaitez gurekin iraganera bidaiatzera!#ArtziniegaMuseoa #Artziniega pic.twitter.com/lEGijMSRBC
Santxotena museoa ere irekita
Santxotena museoak, aldiz, iragan astean ireki zituen ateak, ekainaren 6an. "Martxoaren 7tik aurrera egon da museoa itxita, baina ia hiru hilabete hauetan zehar museo bizia izaten jarraitu dugu, artea kalera aterata", azaldu du Teresa Lafragua museoko kudeatzaileak.
Xabier Santxotenak eskulturaren zuzeneko bideoak eskaini ditu itxialdiko egun guztietan, bere lanak azaltzeko. Umeei bideratutako tailerra ere gauzatu dute. "Santxotenak zirriborro bat egin du, haurrek euren eskultura propioa garatu zezaten hortik abiatuta".