Artziniegako Udalak 190.000 euroren erabilera izoztea erabaki du, COVID-19ak sortutako diru sarrera murrizketari aurre egiteko

Aitor Aspuru Saez 2020ko uzt. 17a, 17:48

Atzoko udalbatzaren irudia./ Aiaraldea.eus

Arabako Foru Aldundiaren ekarpena 2020an 260.000 eurotan murriztuko da eta, ondorioz, Artziniegako Udalak aho batez adostu du zenbait gastu ez egitea aurten.

Atzoko udalbatzan Artziniegako talde politikoek adostu zuten aho batez hainbat gastu bertan behera uztea. Izan ere, Arabako Foru Aldundiak 260.360,91 euro gutxiago bideratuko ditu udalerriaren finantzaziora eta, ondorioz, aurrekontuak moldatu behar izan dituzte.

Alde batetik, soberakinak baliatzeko beharra izango dute. Bestetik, atzo udal osoko bilkurak oniritzia eman zion hainbat kreditu "ez erabilgarritzat" jotzeko.

Zehazki, hurrengoak izango dira kredituak:

  • Udaletxe eta frontoiko kristalen garbiketa: 1.331,65 euro
  • Aldaketa klimatikoaren kontrako neurriak: 1.000 euro
  • Elkarbizitzaren aldeko neurriak: 1.000 euro
  • Margo lehiaketa: 2.600 euro
  • Araba Euskaraz eta Euskal Eskola Publikoaren jaietara joateko autobusak: 800 euro
  • Izapideak eskuz egiteko inplementazioa: 2.057 euro
  • Emakumezkoen txirrindularitza proba: 2.000 euro
  • Kuadrilla Eguna: 2.500 euro
  • Udal taldeetako kideen garraioa: 500 euro
  • Larreen mugatze  lanak: 5.000 euro
  • Calistenia gailuen instalazioa: 9.000 euro
  • Artziniegako abesbatzen ekitaldia: 3.000 euro
  • Antzinako azoka: 11.000 euro
  • Jolas Txokoak: 15.000 euro
  • Gabonetako argiteria: 4.500 euro
  • Auzoen jaiak: 3.300 euro
  • Aberri Eguna: 1.000 euro
  • Artziniegako Jaiak: 30.000 euro
  • Nagusientzako ekintzak: 3.000 euro
  • Herri kirolak: 1.000 euro
  • Irakurzaletasuna bultzatzeko jarduerak: 1.200 euro
  • EH Bilduko zinegotzien partaidetza udalbatzetan: 2.400 euro
  • EH Bilduko zinegotzien partaidetza batzordeetan: 2.000 euro
  • Guztira: 105.188,65 euro

Horrez gain, ez ohiko zenbait diru sarrera ere ez dira egongo erabilgarri:

  • Arabako Foru Aldundiko 2019ko ekarpenaren likidazio positiboa: 24.000 euro
  • Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza argiteria publikoa berritzeko: 57.200 euro
  • Itelazpiko urteko kanona: 3.838
  • Guztira: 85.038 euro

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide